Jai giro ederrean amaitu dute auzotarrek Urrategiko Eguna

Ane Olaizola 2026ko uztailaren 13a

Umeentzako jolasen eta magia ikuskizunaren ondotik, herri kirol erakustaldiak hartu zuen atzo arratsaldean auzoa, eta erromeriarekin agurtu zituzten festak. 

Goizean baino herritar gutxiagorekin, baina jai giro paregabean igaro zuten atzo arratsaldea Urrategi auzoan, herriko zaindariaren egunean. Eguerdian bezala, trikiti doinuak izan ziren nagusi eguna amaitu bitartean, Zabale, Aintzane Agirrebeña eta Lutxurdio trikitilariek eskainitako erromeriarekin agurtu zituzten-eta auzoko festak. 

Erromeria baino lehen ere izan zen zertaz gozaturik arratsalde partean Urrategin: izan ere, umeentzako jolasak, puzgarriak eta tailerrak prestatu zituzten aurrena, eta Maria Arandiaren magia ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Segidan, herri kirol saioa eskaini zuten Haritz Aranguren Norde eta Lierni Osa harri jasotzaileek eta Julen Alberdi Txikia IV.-a eta Iker Vicente aizkolariek. 

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide