Herritar askoren ikusmira berenegatu du Pop-Up azokak

Ane Olaizola

Askotariko zazpi posturekin, Pop-Up azoka egiten ari dira goizetik Laja jatetxearen aurrean. Iluntzera arte izango da zabalik. 

Modak, diseinuak eta bertako talentuak bat egin dute gaur Laja jatetxearen atarian, hiru osagai horien erakusgarri baita Pop-Up azoka. Zazpi postu jarri dituzte azoka osatzeko, eta herritar ugari erakarri dituzte horiek.

Edurne oinetakoak, Miara Design, Adi optika, Aizterri denda, Aldaxka, Kiribil zeramika eta Marabinaren produktuak daude salgai Pop-Up azokan, eta arratsaldean ere zabalik izango da, 21:00etara artean. Bitarte horretan, gainera, Mr. Soto disko jartzaileak girotuko du azoka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide