Pop-Up azoka egingo dute datorren igandean Laja jatetxearen atarian, eta modak eta diseinuak bat egingo dute han egun osoan zehar, baita inguruko eskulangileen "talentuak" ere. Honako zazpi postu hauek osatuko dute azoka: Edurne oinetakoak, Miara Design, Adi optika, Aizterri denda, Aldaxka, Kiribil zeramika eta Marabina.
11:00etatik 21:00etara artean izango da azoka zabalik, eta bitarte horretan, Mr. Soto arduratuko da musikaz girotzen.