Arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak atselehenean

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 11

Pertsona bat odola ematen. (Anartz Izagirre)

16:30etik 20:30era bitartean egingo dituzte odol ateraldiak etzi, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Osakidetzak odola emateko deia egin die herritarrei, zenbait odol motaren erreserbak maila baxuan daudela eta.

Etzi, astelehena, odol ateraldiak egingo dituzte, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Uztaileko lehen hitzordua eta bakarra izango da astelehenekoa, eta arratsaldez egingo dituzte ateraldiak; 16:30etik 20:30era arituko dira erizainak herritarren odola biltzen.

Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko ordezkariak hasita daude herritarrei astelehenerako hitzorduak ematen. Odola ematen hasi nahi dutenek edo odol ateraldien funtzionamendua zein den hobeto ezagutu nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute. Osakidetzak odola emateko eskatu die herritarrei, zenbait odol motaren erreserbak maila baxuan baitaude. 

Ekainaren 22an egin zituzten azken odol ateraldiak, goizez nahiz arratsaldez, eta orduko hartan 124 odol poltsa bildu zituzten Azkoitiko Odol Emaileen Elkartekoek. Abuztuaren 3an izango dira hurrengo ateraldiak, eta 16:30etik 20:30era emango dituzte hitzorduak. Abuztuko bigarren hitzordua hilaren 31koa izango da, eta orduan ere arratsaldez egingo dituzte ateraldiak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide