Donosti Cup lagunarteko eta nazioarteko futbol txapelketa jokatzen hasi dira gaur, asteartea, San Juan futbol zelaian. Txapelketaren azken aldietan bezala, aurten ere zenbait neurketa Azkoitian jokatuko dituzte; hain justu, ostiralera arte izango da Azkoitiko futbol zelaian futbol partidak ikusteko aukera. Estreinako partida Santa Cruz Tenerifeko CD Marinok eta Donostiako Mundaizek jokatu dute, eta 4-4 amaitu da lehia.
15.000 jokalari baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo txapelketan, eta guztira, 2.254 partida jokatuko dituzte, horietako zenbait Azkoitian. Aurtengo edizioak, gainera, marka guztiak hautsiko ditu, 32 herrialdetako 910 talde bilduko ditu eta. Hala, txapelketaren historiako ediziorik nazioartekoena izango da 2026. urtekoa. Guztira, nazioarteko 90 herrialdetako kideak bilduko ditu aurtengo txapelketak; esaterako, lehen aldiz parte hartuko dute Donosti Cup-en Angolako, Hong Kongeko, Estoniako, Mongoliako, Malaysiako, Poloniako, Puerto Ricoko eta Uruguaiko taldeek.
Honako lotura honetan ikus daitezke San Juanen jokatuko dituzten partiden egutegiak eta emaitzak.