Hainbat mendizalek Pirinioetan igaro dute asteburua, Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako irteerari esker. Eguraldia lagun izan dute prestatutako mendi ibilbideak egiteko, eta horrenbestez, aurreikusitako gailurrak zapaldi dituzte: larunbatean, Baños de Panticosa, Pico Bacias eta Bachimaña gailurrak igo zituzten, guztira hamabost kilometroko ibilbidea osatuz. Hurrengo egunean, berriz, Bachimaña, Tebarray eta Baños de Panticosa mendietan ibili ziren, hamasei kilometroko bidea eginda.
