San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute etzi udalekuetako haurrek

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 6a

Haurrak, iaz, San Ferminetako abestia kantatzen. (Andoni Elduaien)

12:00en aurretik pregoia irakurriko dute hainbat haurrek, eta txupinazoa botatakoan, entzierroa egingo dute plazatik Oteiza pilotalekuetara arte.

Praka Motxakin udaleku irekietan dabiltzan haurrek San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute etzi, asteazkena. Iruñeko San Fermin jaietan bezala, herriko haurrak zuri-gorriz jantziko dira. LH 4 eta LH 6 mailatako haurrek parte hartuko dute hitzorduan. 

Eguerdia baino lehen, ohi bezala, pregoia irakurriko dute hainbat lagunek udaletxeko balkoitik, eta ondoren, 12:00ak puntuan direnean, suziria botako dute. Danbatekoa entzun eta segituan aterako dira Kontzejupetik zezenez jantzita beste hainbat lagun, eta haien aurrean entzierroa egingo dute haurrek, Oteizaren frontoietara arte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide