Azkoitiko Matadeixek 30 urte bete ditu aurten, eta urteurren borobil hori aitzakia hartuta, hainbat ekintza ari dira egiten kulturgune horretan, azken asteetan. Atzo, zapatua, Matadeixeren 30. urtemugako bazkaria egin zuten eraikinaren atarian. Bazkalostean, berriz, serigrafia tailerra eskaini zuten, eta hitzordu horretan parte hartu zutenek hainbat irudi serigrafiatu zituzten bere jantzietan.Gauean, musikak girotu zuen Matadeixe, Katza eta etxeko DJek eskaini baitzituzten emanaldiak.
Hilaren 12an, igandez, izango da Matadeiko urtemugaren bueltan antolatutako ekintzetako azkena. Egun horretan, argazkilaritza estenopeika tailerra izango da, Nagore Legarretaren eskutik. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aurretik mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
(Argazkiak: utzitakoak)