Gironan jokatuko du Anartz Segurola futbol jokalariak

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 1a

Segurola, Gironaren elastikoarekin. (Girona)

Realaren harrobian aritu da Segurola azken urteetan. Orain, Katalunia aldera joko du, Gironaren bigarren taldean aritzeko. Espainiako Bigarren Federazio Mailan jokatuko du.

Anartz Segurola futbol jokalariak (Azkoitia, 2006) Girona taldean jokatuko du aurrerantzean. Girona futbol taldeak gaur jakinarazi du berria sare sozialetan, eta adierazi du Segurolak bigarren taldean jokatuko duela, Espainiako Bigarren Federazio Mailan.

Segurolak Realaren harrobian egin ditu azken urteak, azken sasoia Reala C taldean, Espainiako Hirugarren Mailan. Horregatik, klubak eskerrak eman dizkio Segurolari talde txuri-urdinean egon den bitartean egin duen ahaleginagatik eta erakutsi duen konpromisoagatik. Era berean, Realak "onena" opatu dio etorkizunera begira, bai alor pertsonalean, bai profesionalean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide