Oteiza pilota elkarteak datorren denboraldirako izen ematea zabaldu du

Ane Olaizola

7 urtetik gorako pertsonek eman dezakete izena pilota elkartean, eta uztailaren 22a izango da horretarako azken eguna. 

Oteiza pilota elkarteak zabaldu du 2026-2027 sasoirako izen ematea. 7 urtetik gorako pertsonek, hau da, 2019. urtean edo lehenago jaiotakoek eman dezakete izena datorren denboraldian pilotan trebatzeko, galdetegi honetan edo elkarteak sare sozialetan dituen kontuetan. Uztailaren 22a izango da inskribatzeko azken eguna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide