Datorren astean hasiko da Donosti Cup 2026 futbol txapelketa, eta azken urteetan bezala, Azkoitiko San Juan futbol zelaian jokatuko dituzte lehen faseko zenbait partida. Asteartetik ostiralera bitartean jokatuko dituzte neurketak han Euskal Herriko eta nazioarteko zenbait taldek.
15.000 jokalari baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo txapelketan, eta guztira, 2.254 partida jokatuko dituzte. Horretarako, Euskal Herriko 60 zelai baliatuko dituzte, tartean eskualdekoak. Aurtengo edizioak, gainera, marka guztiak hautsiko ditu, 32 herrialdetako 910 talde bilduko ditu eta. Hala, txapelketaren historiako ediziorik nazioartekoena izango da 2026. urtekoa. Guztira, nazioarteko 90 herrialdetako kideak bilduko ditu aurtengo txapelketak; esaterako, lehen aldiz parte hartuko dute Donosti Cup-en Angolako, Hong Kongeko, Estoniako, Mongoliako, Malaysiako, Poloniako, Puerto Ricoko eta Uruguaiko taldeek.
Honako lotura honetan ikus daitezke San Juanen jokatuko dituzten partiden egutegiak: