Enara Lanzeta dantza eskolak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du etzi

Ane Olaizola 2026ko uztailaren 1a

Enara Lanzeta eskolaren emanaldia, iazko Gabonetan. (Maddi Txintxurreta)

Eskolan ikasten duten dantzariek Goiko Losan eskainiko dute ikuskizuna, 19:00etan hasita, eta askotariko dantza estiloak plazaratuko dituzte. 

Enara Lanzeta dantza eskolako kideek ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean jarriko dute etzi, Goiko Losa pilotalekuan eskainiko duten emanaldian. 19:00etan hasiko da ikuskizuna, eta doakoa izango da. 

Joan zen urtean zabaldu zituen ateak Enara Lanzeta dantza eskolak, eta han ikasten duten haurrek zein helduek askotariko dantza estiloak praktikatzen dituzte, hala nola dantza latindarrak, komertzialak, fusioa, eta zumba. Dantzariek iazko Gabonetan eskaini zuten aurreneko emanaldia, eta etzi bigarrenez eramango dute dantza plazara. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide