Uztailean sartzearekin batera, Aizkibel udal liburutegiak udako ordutegia izango du bihartik. Horrenbestez, abuztuaren 31ra bitartean honako ordutegi honetan izango da hango zerbitzua erabilgarri: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara zabalduko dute, eta astearteetan zein ostegunetan arratsaldez ere irekiko dute, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Bestalde, larunbatetan itxita egongo da, baita abuztuaren 14tik 21era arte, oporrengatik.