Matadeixen 30. urtemuga borobila ospatuko dute

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 29a

'Zazpigarren gizona' liburuaren aurkezpen saioa, atzo Matadeixen. (Matadero Ekintzak)

Zazpigarren gizona liburuaren aurkezpenarekin hasi dituzte Matadeixen urtemuga borobilaren bueltan antolatutako ekitaldiak. Datorren larunbatean Matadeiko bazkaria, serigrafia eta kontzertuak izango dira.

Hiru hamarkada bete ditu Azkoitiko Matadeixek, eta urteurren borobila ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Atzo, igandea, egin zuten urtemugaren bueltako lehen saioa, Zazpigarren gizona. Europako migranteen bizipenak irudiz eta hitzez liburua aurkeztuta, Katakraken eskutik.

Datorren larunbatean, uztailaren 4an, egingo dute 30. urtemugako bazkaria Matadeixen, 14:30ean hasita. Bazkalondoan, serigrafia egiteko aukera izango da, eta bakoitzak bere kamiseta eraman beharko du horretarako. 22:00etatik aurrera, berriz, Katza eta etxeko DJen kontzertuak izango dira Matadeixen.

Uztailaren 12an, igandean, izango da Matadeiko urtemugaren bueltan antolatutako ekintzetako azkena. Egun horretan, argazkilaritza estenopeika tailerra izango da, Nagore Legarretaren eskutik. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aurretik mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide