Iraurgi saskibaloi taldeko kideek denboraldi bukaerako bazkaria egin zuten larunbatean Loiola hotelean. 2025-2026 denboraldian, 445 jokalari, 28 talde eta 60 entrenatzaile aritu dira ISBn, eta hain zuzen ere, hilabetez hilabete egindako lana ospatzeko baliatu zuten larunbateko hitzordua. Klubeko ordezkari hainbatez gain, han izan ziren Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea.
Bazkaldu eta gero, ohiko moduan, denboraldiko jokalari onenak saritu zituzten. Honako jokalari hauek jaso zituzten oroigarriak: Dynn Leaupepe (Domusa Teknik ISB), Mikel Olaizola (Biele ISB), Aitor Samaniego (Disdira bitxitegia ISB), Uxue Carrasco (Landeta erretegia ISB), Jon Ucin (Errotaundi okindegia ISB), Judith Dieguez (Fundibide ISB), Denis Etxeberria (Alter Consulting ISB), Haizea Gogorza (Inar optika ISB) eta Irati Labaka (Fiskalan ISB). Gainera, Andoni Azpiazuk jaso zuen entrenatzaile aipagarrienaren orogarria, egindako ibilbideagatik.