Borja Lealek Europako Mendietako proba bat irabazi du

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 28a

Borja Leal atzo helmugan. (Gran Trail)

Atzo izan zen proba, Benia de Onis herrian, Europako Mendietan. 35 kilometroko proban izan zen nagusi azkoitiarra; hiru ordu, 29 minutu eta 10 segundotan osatu zuen ibilbidea.

Borja Leal korrikalari azkoitiarrak Europako Mendietako Gran Trail proba irabazi zuen atzo, zapatua. Hain zuzen ere, Benia de Onis (Espainia) herrian jokatutako mendi lasterketan izan zen nagusi, 35 kilometroko eta 2.200 metroko desnibeldun proban. Hark hiru ordu, 29 minutu eta 10 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide