Txikito Azkoitia pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte etzi, Gurean

Andoni Elduaien

Neskato bat, Gurean jokatutako partida batean. (Andoni Elduaien)

Guztira, bost final ikusteko aukera izango da etzi, Gurea pilotalekuan. Aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailako finalak izango dira horiek.

Oteiza pilota elkartearen 44. Txikito Azkoitia pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte etzi, zapatua, Gurea pilotalekuan. Aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailetako bost final jokatuko dituzte, guztira, 10:00etan hasita. Guztira, 74 bikotek eman dute izena aurtengo txapelketarako, eta horiek maiatzaren hasieraz geroztik aritu dira lehian; astero-astero jokatu dituzte partidak Gurean. 

Hona hemen zapatuan jokatuko dituzten finalak: 

  • Aurre-benjaminak: 
    • Markel Lizarazu eta Aimar Juaristi - Aner Franco eta Ander Iturralde
  • Benjaminak B: 
    • Xuban Eskudero eta Libe Santos - Iker Gallastegi eta Oihan Lete
  • Benjaminak A: 
    • Hurritz Borda eta Aimar Azkune - Amets Etxaniz eta Julen Uriarte
  • Kimuak: 
    • Aner Zabaleta eta Lur Juaristi - Aiur Romero eta Jon Azpiazu
  • Haurrak: 
    • Jurgi Subinas eta Oihan Mendizabal - Aimar Iturralde eta Denis Santos

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide