Sare Herritarrak elkarretaratzea egingo du bihar, plazan

Ane Olaizola

Sareren elkarretaratzea, joan zen hilean. (Sare)

Hileko azken ostirala izanda, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute plazan.

Bihar hileko azken ostirala izango da, eta beste behin euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkartuko dira plazan, Azkoitiko Sare Herritarraren eskutik. 19:30ean izango da elkarretaratzea, eta antolatzaileek mobilizaziora gonbidatu dituzte herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide