AEBetako Boston College taldean jokatuko Nora Arozena saskibaloi jokalariak

Andoni Elduaien

Arozena, baloiarekin, Elkargunean. (Unai Murillo)

Azkoitiarrak NCAAko 1. Mailako ACC dibisioan jokatuko du datorren sasoian, ISB taldea utzi eta gero.

Nora Arozena saskibaloi jokalariak (Azkoitia, 2008) AEBetako Boston College taldean jokatuko du aurrerantzean. Iraurgi Saskibaloia taldeak sare sozialetan eman du albistearen berri: azkoitiarrak NCAA txapelketako lehen mailako ACC dibisioan jokatuko du datorren sasoian. 

17 urte baldin baditu ere, azken urteetan urrats erraldoiak eman ditu Arozenak. ISBren teknifikazio mailan hasi zen hura 8 urterekin, eta amaitu berria den denboraldian Domusa Teknik ISB taldearen parte izan da pibot azkoitiarra. ISBk Arozena zoriondu nahi izan du: "Zorionak Nora, segi lanean eta ikasten. Zorterik onena opa dizugu zure abentura berri honetan".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide