Andremariak antolatzen hasiko da AGA asteazkenean

Andoni Elduaien

AGAk Goiko Losan egindako bilera bateko irudia. (AGA)

Azken urteetan bezala, Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) bilera irekiak egingo ditu Goiko Losan herriko festak antolatzeko. Hango partaideek beren proposamenak eman ahal izango dituzte. 

Azkoitiko Gazte Asanblada (AGA) etzi, asteazkena, hasiko da 2026ko andremariak antolatzen. Aurtengo herriko jaiak prestatzen hasiko da gazte asanblada Goiko Losa frontoian, 20:00etan. Azken urteetan, bilera irekiak egiten ari da AGA txosnaguneko egitaraua ontzeko, eta hori hala, bileran parte hartzen duten herritarrek beren proposamenak helarazteko aukera izango dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide