Anaitasuna futbol taldeak urte amaierako bazkaria eginda agurtu zuen atzo, larunbata, 2025-2026 denboraldia. Ohi bezala, Joseba jatetxean elkartu ziren Gorrien Eguna ospatzeko, eta bazkaldutakoan, klubeko talde bakoitzeko jokalari onena, gol gehien egin dituena eta jokalari eredugarriena saritu zituzten. Azken sari hori berria da aurten; klubak taaldekideekin nahiz entrenatzaileekin portaera ona izan dutenak saritu nahi izan ditu aurtengoan. Giro onean igaro zuten guztiek eguna, eta txalo artean hartu zituzten saritu guztiak han bildutakoek.
Honako lotura honetan ikus daitezke atzoko argazki guztiak.
Hona hemen sarituen zerrenda:
- Ohorezko Maila:
- Gol gehien egin dituena: Oihan Etxaniz.
- Jokalari onena: Beñat Garmendia.
- Jokalari eredugarriena: Unai Perez.
- Emakumeen Euskal Liga:
- Gol gehien egin dituena: Maria Juaristi.
- Jokalari onena: June Diaz.
- Jokalari eredugarriena: Aretha Azkue.
- Gorengoen Maila:
- Gol gehien egin dituena: Ekaitz Albert.
- Jokalari onena: Eritz Davila.
- Jokalari eredugarriena: Andoni Exposito.
- Euskal Ligako gazteak:
- Gol gehien egin dituena: Alex Esnaola.
- Jokalari onena: Ekain Teso.
- Jokalari eredugarriena: Yeabseara Aizpuru.
- Gorengoen Mailako gazteak:
- Gol gehien egin dituena: Uritz Zabaleta.
- Jokalari onena: Eneko Mera.
- Jokalari eredugarriena: Abraham Aizpuru.
- Ohorezko kadete mutilak:
- Gol gehien egin dituena: Unax Aranbarri.
- Jokalari onena: Ander Mateos.
- Jokalari eredugarriena: Enaitz Zabaleta.
- Ohorezko kadete neskak:
- Gol gehien egin dituena: Amaia Elorza.
- Jokalari onena: Irati Segurola.
- Jokalari eredugarriena: Laida Salegi.
- 1go mailako kadete mutilak:
- Gol gehien egin dituena: Unai Gutierrez.
- Jokalari onena: Unax Oteiza.
- Jokalari eredugarriena: Jakes Egino.
- 1go mailako kadete neskak:
- Gol gehien egin dituena: Larraitz Azkoitia.
- Jokalari onena: Haizea Astigarraga.
- Jokalari eredugarriena: Inge Mendizabal.
- Infantil Handi maila:
- Gol gehien egin dituena: Jurgen Aizpurua.
- Jokalari onena: Aiur Alkorta.
- Jokalari eredugarriena: Julen Azpiazu.
- 1go mailako infantil mutilak:
- Gol gehien egin dituena: Aimar Aguado.
- Jokalari onena: Jakes Astigarraga.
- Jokalari eredugarriena: Walid Lemntantem.
- Infantil neskak F-11:
- Gol gehien egin dituena: Izeia Arregi.
- Jokalari onena: Ane Santizo.
- Jokalari eredugarriena: Eider Uranga.
- Infantil Txiki maila:
- Gol gehien egin dituena: Eki Larrañaga.
- Jokalari onena: Ganix Korta.
- Jokalari eredugarriena: Alex Azpiazu.
- Infantil neskak F-8:
- Gol gehien egin dituena: Ane Izagirre.
- Jokalari onena: Mara Ibarmia.
- Jokalari eredugarriena: Malen Gonzalez.