Erabaki dira Domusa Teknik Azkoitiko Tenis Openeko txapeldunak

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 21a

Domusa Teknik Azkoitiko Opena tenis txapelketaren irabazleak mailaz maila Unai Alkorta, Iñigo Ziarsolo, Noah Muxika, Lur Muxika eta Maialen Agirre izan dira.

Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatuta, Domusa Teknik Azkoitiko Opena txapelketaren finalak jokatu ziren atzo, zapatua, Txerloiko tenis pistetan. Txapelketaren bost kategorietako txapeldunak atzo erabaki ziren. Kategoria mistoan, urrezko mailan, zilarrezkoan eta brontzean, hurrenez hurren, Unai Alkorta, Iñigo Ziarsolo eta Noah Muxika izan ziren irabazleak. Nesketan, berriz, zilarrezko mailan eta brontzean, Lur Muxika eta Maialen Agirre izan ziren txapeldunak.

09:30ean hasita, Azkoitiko tenis pistetan, kategoria mistoko finalak jokatu zituzten. Urrezkoen mailan, Aitor Magallanesen eta Unai Alkortaren arteko neurketan, 6/4 6/1 eginda, Alkorta nagusitu zen. Zilarrezko kategorian, berriz, 6/1  6/4 eginda, Iñigo Ziarsolo gailendu zen Danel Zabalaren kontra. Brontzezkoen mailan, Noah Muxikak 6/3 3/6 10/8 irabazi zion Unai Azkuneri.

Nesken mailako finalak 11:00etan hasi zituzten, eta zilarrezkoen mailan Maialen Agirrek 6/4 6/4 irabazi zion Intza Zubizarretari. Brontzezkoan, berriz, Lur Muxika 6/1 6/1 nagusi izan zen Enara Etxanizen kontra.

Maiatzaren aurrenetan hasi zuten Domusa Teknik Azkotiko Opena Txerloiko tenis pistetan, eta denera, 67 tenislarik parte hartu dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide