Eibar futbol klubak akordioa lortu du Jokin Aranbarri entrenatzaile azkoitiarrarekin, honek Eibarren gizonen lehen taldea gidatu dezan. Hala, Eibarrera itzuliko da Aranbarri. Izan ere, aurretik ere Eibarren hainbat talde entrenatu izan ditu. Aranbarrirekin batera, Eibarren lehen taldearen talde teknikoa Andoni Azkargortak eta Mikel Balenziagak osatuko dute, Eibar futbol klubak adierazi duenez.
Azken bi denboraldietan, Athleticen bigarren taldea entrenatu du Aranbarrik, baina hara Eibarren bigarren taldetik joan zen 2024ko udan.
Aspaldiko harremana du futbol entrenatzaile azkoitiarrak Eibarko klubarekin. 2016an batu zen klubaren estruktura teknikora eta bost denboralditan hainbat talde gidatu zituen; Ohorezko Kadeteen mailako taldetik hasi eta Jubenilen Ohorezko Mailara arte. 2021ean, baina, Eibar klubaren filiala den Espainiako Hirugarren Mailako Vitoria taldea zuzentzera igaro zen. Hiru denboraldi egin zituen talde horretan, eta 2023-2024ko denboraldian mailaz igotzea lortu zuen berak gidatutako taldeak.