Elkartasun festarekin borobildu du ikasturtea Isilune Zirkuluak

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 19a

Ikasturteko azken bilkura egin zuen atzo Isilune Zirkuluak, 19:00etan, plazan. Hitzartzeekin, bertsoekin nahiz abestiekin agurtu zuten elkar. Gero, mokadutxoa egin zuten egitasmoarekin bat egin zuten dozenatik gora lagunek.

Isilune Zirkuluak ikasturteko azken bilkura egin zuen atzo, osteguna, 19:00etan hasita, plazan. Giza elkartasunaren festa ospatuz borobildu zuten hilabetez hilabete egindako lana han elkartu ziren dozenaka lagunek, eta besteak beste, bertsoekin, hitzartzeekin nahiz abestiekin amaitu zuten ikasturtea. Ordu erdi inguruko saioaren ostean, mokadutxo batekin agurtu zuten elkar.

"Giza eskubideen urraketak" salatzeko eta "gizatasuna plazara" ateratzeko asmoz, bost elkartek hilero antolatzen dute Isilune Zirkulua egitasmoa: Gernika-Palestina taldeak, Darahli elkarteak, Marea Urdina elkarteak, Loiolako Jesusen Lagundiak eta Azkoitiko Parrokiak.

Udako oporrak tarteko, etena egingo du orain Isilune Zirkuluak, baina irailean ekingo diote berriz hileroko jardunari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide