Born to dance dantza eskolaren ikuskizuna, etzi

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 18a

Born to dance dantza eskolakoak, Baztartxoko emanaldi batean. (Ane Olaizola)

Emanaldia Baztartxo antzokian eskainiko dute Born to dance dantza eskolakoek, 19:00etan hasita. Askotariko dantzak ikusi ahal izango dira emanaldian.

Born to dance dantza eskolak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du etzi, zapatua, Baztartxo antzokian (19:00). Glow & Flow izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute eskola horretako dozenaka lagunek.

Ohi bezala, askotariko dantzak eskainiko dituzte jendaurrean, hala nola areto dantzak eta musikal edo funky girokoak. Eskola horretako ordezkariek adierazi dute Glow & Flow ikuskizuna ez dela soilik dantza jaialdi bat izango. "Argiek gidatuko dute bidea, musikak lotuko ditu bihotzak, eta pauso bakoitzak istorio bat kontatuko du". 

Entradium atarian eskuratu daitezke emanaldirako sarrerak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide