Ikasturte amaierako jaialdia egin du Kanku karate eskolak

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 17a

Azkoitiko Kanku karate eskolak ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuen atzo arratsaldean Elkargunean. Ikasturtean zehar landutako eta ikasitako teknikak erakutsi zituzten jendaurrean. 

Urtean zehar ikasitakoak jendaurrean erakutsi zituzten atzo, asteartea, Kanku eskolako karatekek. 18:30ean hasi zuten ikasturte amaierako jaialdia Elkargunean, eta maila guztietako ikasleek parte hartu zuten hitzorduan, haurrek eta helduek. Gainera, karatean aritzen diren ikasleekin batera parte hartu zuten tai txian aritzen diren taldeko kideek ere. Hainbat herritar hurbildu zen ikuskizunaz gozatzera.

Bestalde, herriko karate taldeak balorazio "baikorra" egin du 2026ko denboraldiaz. Ikastaroetan, txapelketetan eta erakustaldietan izan dituzten emaitzekin "oso pozik" azaldu da kluba. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide