Donostiako 87. Musika Hamabostaldia Urola Kosta eskualdera iritsiko da beste urte batez. Abuztuan, dozenaka kontzertu ikusteko aukera eskainiko du musika jaialdi horrek Euskal Herri luze-zabalean, eta horietako lau izango dira eskualdean eskainiko dituztenak. Hain justu, Azkoitian, Azpeitian, Orion eta Zumaian izango dira emanaldiak. Azkoitiko kontzertua abuztuaren 13an, ostegunez, izango da.
Egun horretan, Jose Luis Frantzesena Azkoitiko Cavaille-Coll organoaren titularrak eskainiko du emanaldia, Andre Maria Jasokundeko parrokian (20:00). Beristain, Garbizu eta Frantzesena musikarien lanak eta bestelako inprobisazioak joko ditu hark. Dena den, Mariatxen Urkia sopranoa, Txalkor txistulari taldea eta Sahatsa dantza taldea izango ditu bidelagun hark. Kontzertua doakoa izango da.