Astelehenean goizez eta arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak Elkargunean

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 20a

Herritar bat odola ateratzen. (Anartz Izagirre)

09:30etik 13:00etara edo 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek Elkargunean odola emateko aukera. 

Berriz ere iritsi da odola emateko ordua azkoitiarrentzat. Astelehenean, ekaineko bigarren odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, eta oraingoan, goizez zein arratsaldez bilduko du odola Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak. Hain justu, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek odola emateko parada.

Astelehenean odola eman ohi duten herritarrek honezkero hitzartuta dute ordua, baina ematen hasi nahi dutenek edota informazio gehiago jaso nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute. 

Ekainaren 1ean egin zituzten Azkoitian azken odol ateraldiak, eta orduan 88 odol poltsa eta plasfameresi saioan parte hartu zuten hiru herritarren ekarpenak bildu zituzten Euskadiko Odol Emaileen Elkartekoek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide