Isilune Zirkuluak elkartasun festarekin agurtuko du ikasturtea ostegunean

Ane Olaizola

Iazko ikasturte amaierako elkarretaratzeat. (Julene Frantzesena)

Hitzordu berezia izango da etzikoa, besteak beste, bertsoak, hitzartzeak, abestiak eta mokadua izango baitira. Ordubete aurreratuta, oraingo honetan 19:00etan elkartuko plazan. 

Giza elkartasunaren festa ospatuz agurtuko dute Isilune Zirkulua antolatzen duten eragileek aurtengo ikasturtea. Etzi, hileko hirugarren osteguna izanik, egingo dute udako opor aurreko azken bilkura, eta berezia izango da: besteak beste, bertsoak, hitzartzeak eta abestiak eskainiko dituzte, eta mokadu batekin agurtuko dute elkar. Gainera, ordubete aurreratu dute ekaineko hitzordua, eta 20:00etan egin beharrean, 19:00etan bilduko dira, plazan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte saiora. 

"Giza eskubideen urraketak" salatzeko eta "gizatasuna plazara" ateratzeko asmoz, bost elkartek hilero antolatzen dute Isilune Zirkulua egitasmoa: Gernika-Palestina taldeak, Darahli elkarteak, Marea Urdina elkarteak, Loiolako Jesusen Lagundiak eta Azkoitiko Parrokiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide