Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finalerdietako joaneko partidak jokatu zituzten atzo arratsaldean Azkoitiko palistek Aiakoen aurka, eta Oteiza elkarteko kideak sasoi betean daudela erakutsi zuten beste behin, 1-2 irabazita. Horrenbestez, Azkoitiak gero eta gertuago du hilaren 28an izango den finalera sailkatzeko aukera.
Aiako pilotalekuan jokatu zituzten joaneko partidak bi taldeek, eta kantxa osoko buruz burukoan, Iker Epeldek 10-20 irabazi zuen; binakakoan, Marcos Azpirozek eta Igor Larrañagak 20-8 galdu zuten; eta zazpi koadro barruko buruz burukoan, Jokin Aizpuru 15-20 nagusitu zen.
Palistek datorren igandean jokatuko dituzte finalerdietako itzulerako partidak, eta orduan erabakiko dira nortzuk jokatuko duten Gipuzkoako finala; Azkoitiak aurrera egingo balu, A multzoan lehiatzen ari diren Andoainen edo Tolosaren aurka jokatuko luke finala.