Bizipoza zerbitzuko erabiltzaileek emanaldia eskainiko dute arratsaldean Elkargunean

Andoni Elduaien

Elkargunean eskainiko dute emanaldia.

18:00etan hasiko da Bizipoza eguneko arreta zerbitzuko taldeko erabiltzaileen emanaldia, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 

Bizipoza eguneko arreta zerbitzuko taldeko kideek Musikaren bizipoza izeneko emanaldia eskainiko dute gaur, astelehena, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan (18:00). Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak kudeatzen duen programa da Bizipoza, 65 urtetik gorako pertsonei eskaintzen zaien eguneko arreta zerbitzua, eta hango erabiltzaileek musika eskolan egin duten lana erakutsi eta herritarrekin partekatuko dute gaur.

Bakardadea saihesteaz gain, osasun fisikoa zein psikologikoa lantzen dute talde horretako erabiltzaileek, hala nola gorputza mugitzeko edo erlaxatzeko aktibitateak egiten dituzte, baita memoria, hizkuntza edota gaitasun kognitiboa mantentzeko ariketak ere, betiere aisialdi testuinguruan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide