Kanku karate eskolak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du bihar, asteartea, Elkarguneko kantxa nagusian. 18:30ean hasiko da haien jaialdia, eta eskolako ikasleek ikasturte guztian zehar landu eta ikasi dituzten teknikak aurkeztuko dituzte harmailetan bilduko herritarren aurrean.
Maila guztietako ikasleek parte hartuko dute biharko hitzorduan, haurrek eta helduek. Gainera, karate eskolak adierazi du karatean aritzen diren ikasleekin batera parte hartuko dutela bihar tai txian aritzen diren taldeko kideek.
Bestalde, herriko karate taldeak balorazio "baikorra" egin du 2026ko denboraldiaz. Ikastaroetan, txapelketetan eta erakustaldietan izan dituzten emaitzekin "oso pozik" azaldu da kluba.