Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen duen Berezkoen Gipuzkoako Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte bihar arratsaldean, Gurea pilotalekuan. Alebin eta infantil mailako "Gipuzkoako pilotaririk onenak" ari dira lehiatzen txapelketa horretan; tartean, Oteiza pilota eskolako Lur Juaristi. Hark jokatuko du bost finalerdietako bat bihar etxeko pilotalekuan, 16:00etan hasita.
Alebin mailako B multzoan ari da lehian azkoitiarra, eta hark Lapke taldeko Artolaren aurka neurtuko ditu indarrak biharko finalerdian. Norgehiagoka irabaziz gero, hilaren 20an Azkoitian bertan jokatuko duten finalera sailkatuko da Oteizako kidea.
Oteizako Lur Juaristi eta Azpeitiko Ilunpe taldeko Adei Lizarralde. (Utzitakoa)