Aiora Renteriaren bizitza oholtzan, Xabier Munibekoen eskutik

Iraia Oteiza

Ikastolako LH6. mailako ikasleek Aiora Renteriaren bizitzan oinarritutako pastorala sortu dute. Goizean eskaini dute aurreneko emanaldia Baztartxon, eta 18:30ean izango da bigarren saioa. 

Zea Mays musika taldeko Aiora Renteriaren bizitza oholtza gainera eraman dute Xabier Munibe ikastolako Lehen Hezkuntzako azken mailako ikasleek. Pastorala sortu dute beste ikasturte batez, eta Renteriaren bizitzan oinarritu dira aurtengoan. 

10:30ean egin dute aurreneko saioa, eta herritar ugari bildu du pastoralak Baztartxo antzokian. 18:30ean egingo dute pastolararen bigarren saioa, Baztartxon. Goizekoa bezalaxe, arratsaldeko saioa ere doakoa izango da, baina sarrerarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide