400 haurrek parte hartuko dute asteburuan Udako ISB Topaketan

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 12a

Aurreko ISB Topaketako irudi bat. (Mikel Amenabar)

Larunbatean eta igandean jokatuko dituzte saskibaloi partidak Azpeitiko kiroldegian eta Izarraizpe ikastola publikoan nahiz Azkoitiko Azkoitia BHIn. 2015etik 2017ra artean jaiotako neska-mutilek parte hartuko dute. Topaketan izango diren klubak dira: Easo, Ordizia, ISB, Zarautz, Bera Bera eta Tabirako.

Udako ISB Topaketak jokatuko dituzte asteburuan Azpeitian eta Azkoitian, Iraurgi saskibaloi klubak antolatuta. 2015etik 2017ra artean jaiotako 400 neska-mutilek parte hartuko dute. Jokalari horiek honako saskibaloi elkarteetakoak izango dira: ISB, Easo, Ordizia, Zarautz, Bera Bera eta Tabirako.

Bihar goizez eta arratsaldez eta igandean jokatuko dituzte partidak Azpeitiko kiroldegian eta Izarraizpe ikastola publikoan nahiz Azkoitiko Azkoitia BHIn. Larunbatean 09:00etatik 13:00etara eta 15:15etik 18:15era artean jokatuko dituzte neurketak, eta igandean izango dira Topaketako finalerdiak eta finalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide