Zuzenean

Pilotari Eguneko arratsaldeko emankizuna, zuzenean

Guka Telebista

X. Pilotari Egunaren egitaraua ari da bere amaierara iristen. Segidan, gizon-emakumeen binakako pilota txapelketa herrikoiaren finalak ikusi ahal izango dira Guka Telebistan, Txulue pilotari elkarteak eta Gukak egindako elkarlanerako akordioari esker.

Pilotari Eguna ari dira ospatzen hamargarrenez Azkoitian; gorriz eta urdinez jantzi da herria gaurko egunerako. Txulue pilotari elkarteak eta Gukak elkarlanerako akordioa egin dute aurten, eta hori horrela, Guka Telebistak zuzenean eskainiko ditu Kontzejupetik goizeko zein arratsaldeko ekitaldiak.

18:30etik aurrera, arratsaldean ere gizon-emakumeen binakako txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dituzte. 18:30ean izango da emakumeena, eta 19:00etan, gizonena. Eneritzek eta Oihanak Petraren eta Joneren aurka jokatuko dute aurreneko norgehiagokan, eta Markelek eta Landerrek Ugaitz eta Xabat izango dituzte aurkari bigarren lehian. Partida guztiak jokatzen dituztenean banatuko dituzte final guztietako sariak.

Hona hemen egitaraua osatzeko falta diren ekitaldiak:

  • 18:30. Emakumeen binakako txapelketaren finala.
  • 19:00. Gizonen binakako txapelketaren finala.
  • Ondoren, sari banaketa.
 
 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

 

 
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide