Herritar ugariren aurrean eskaini du Zubiberrik ikasturte amaierako erakustaldia

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 11

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideek ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten atzo Elkargunean, eta herritarrek goraino bete zituzten harmailak. Dozenaka haur zein gaztek askotariko saioak eskaini zituzten ordu eta erdiz luzatu zen ikuskizunean.

Zubiberri taldeko gimnastek jaialdia egin zuten atzo arratsaldean Elkarguneko kantxa nagusian, eta herritar andanaren aurrean aurkeztu zuten haiek ikasturtean zehar ikasitakoa. Hain zuzen, gimnastika erritmikoaz gozatzeko aukera izan zuten han elkartu zirenek, dozenaka haur zein gaztek askotariko saioak eskaini baitzituzten ordu eta erdiz luzatu zen ikuskizunean.

Ohiko moduan, musikaren erritmora eskaini zuten erakustaldia gimnastek bakarka zein taldean, eta zintak, uztaiak, zein mazoak erabiliz gauzatu zituzten haiek koreografiak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide