Oteiza pilota elkarteko palistek Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finalerdietako joaneko partidak jokatuko dituzte igandean, Aian. Aiako pala taldekoen aurka jokatuko dute Azkoitikoek, 17:00etan hasita. Final laurdenetan Astigarraga iazko txapelduna kaleratzea lortu eta gero lortu dute Oteizako palistek finalerdietara sailkatzea.
Joanekoan Astigarragan bezala, Azkoitiko Gurean jokatutako itzulerakoan ere buruz buruko partidetan nagusitu ziren Azkoitiko palistak, eta hori hala, bizirik eusten diote txapelketari. Orain, eskualdeko aurkari bat dute zain: Aia. Aiakoek Soraluze hartu dute mendean final laurdenetan, jokatutako sei partidak irabazi baitizkiete.
Final zortzirenetan Zarautz, eta final laurdenetan Astigarraga iazko txapelduna kaleratu eta gero sailkatu da Azkoitia finalerdietara. Itzulerako partidak datorren astean jokatuko dituzte Oteizako palistek, Gurea frontoian. Finalera sailkatzea lortuko balute Oteizakoek, ekaineko azken igandean jokatuko lukete final handia.