Bihar zabalduko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 11

Ugarteigarango igerilekuak. (Andoni Elduaien)

10:30etik 20:00etara bitartean zabalduko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Guztira, 94 egunez egongo da zabalik irailaren 13ra bitartean.

Bihar, ostirala, zabalduko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Bihartik irailaren 13ra bitartean, 94 egunez, egunero zabalduko dituzte hango instalazioak, 10:30etik 20:00etara. 

Eguneko sarrera edota hamar eguneko, hilabeteko nahiz hiruhileko bonua eskuratu ahal izango dira. Ohi bezala, 17:00etatik 20:00etarako sarrera 4 euro ordaindu beharko da. Gainera, Ugarteigaranerako bonua eskuratzen dutenek Elkarguneko zerbitzuak erabiltzeko aukera izango dute ere bonuak irauten duen epean.

Hona hemen sarreren eta bonuen prezioen taula:

Adin tartea Eguneko sarrera 10 eguneko bonua Hilabeteko bonua Hiru hilabeteko bonua
0-5 urte Doan   Doan Doan
6-12 urte 4 euro 33,95 euro 15,87 euro 39,69 euro
13-17 urte 4 euro 33,95 euro 33,08 euro 79,37 euro
18 urtetik gorakoak 6 euro 42,27 euro 52,92 euro 145,53 euro
Ikasleak 4 euro 33,95 euro 39,69 euro 105,83 euro
Langabetuak 4 euro 33,95 euro 39,69 euro 105,83 euro
Erretiratuak 4 euro 33,95 euro 39,69 euro 105,83 euro
Aniztasun funtzionalen bat dutenak 4 euro 33,95 euro 39,69 euro

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide