Etzi, ostirala, Pilotari Egunaren bueltako egitarauaren barruan, emakumeak eta pilota gai hartuta mahai ingurua antolatu dute Pilotari Egunak eta Gukak elkarlanean. Iraia Oteiza kazetariak gidatuko duen saioan, Itxaso Erasun, Eneritz Arrieta eta Naroa Agirre pilotariek parte hartuko dute, eta egungo oztopoez eta etorkizuneko erronkez jardungo dute. Mahai ingurua Portaleburu aretoan izango da, 19:00etan hasita, eta parte hartzaileek saiora azaltzeko deia egin diete interesa duten herritarrei.