'Mortal Kombat II' eta 'La 42' filmak, denboraldia ixteko

Andoni Elduaien

'La 42' filmaren irudietako bat. (imdb.com)

Film komertzialen denboraldia amaitu aurretik eskainiko dituzte bi film horiek. Igandeko eta asteleheneko emanaldia 19:30ean izango dira, asteartekoa, 20:00etan.

Mortal Kombat II eta La 42 filmak eskainita itxiko du Baztartxo antzokiak film komertzialen denboraldia. Mortal Kombat II filma igandean eta astelehenean eskainiko dute filma, 19:30ean. Aldiz, Matadero Ekintzak taldearen Zinetogram saioaren barruan, La 42 filma emango dute, 20:00etan hasita. 

Mortal Kombat II filmak borroka istorioak ditu oinarri. Jarraitzaileen txapeldun gogokoenak, Johnny Cage lagun hartuta, aurrez aurre daude Shao Kahnen erregimen iluna garaitzeko batuko dira; behin betiko borroka odoltsua jokatuko dute haiek. 

La 42 filmak, berriz, Dominikar Errepublikan kokatuko ditu ikus-entzuleak. Herrialde horretako kale zirraragarri batean, dantzariek eta artistek ospea bilatzen dute poliziaren zapalkuntzaren aurka borrokatzen duten bitartean. Artisten adierazpen gordinak eta espiritu errebeldeak talka sortuko dute kulturaren, autoritatearen eta askatasun artistikoaren artean.
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide