Hainbat afari zozkatuko ditu Herrixenek

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 9a

Pertsona bat plater batekin. (Pixabay)

Hilaren 21era bitartean Herrixen barruko saltokietan erosketak egin eta kanpainan parte hartzeko papertxoa betetzen dutenen artean zozkatuko ditu afariak merkatari elkarteak.

Herrixen merkatari elkarteak udako kanpaina abiatu zuen atzo, astelehena. Hilaren 21era bitartean erosketak elkarteko saltokietan egiten dituztenen artean afariak zozkatuko ditu Herrixenek. Erosketak saltokietan egindakoan, papertxo bat bete beharko dute erosleek. Merkatari elkarteak ekainaren 22an, astelehenez, egingo du zozketa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide