Zubiberri gimnastika erritmiko taldeak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du bihar

Ane Olaizola

Zubiberriren jaialdia, iaz. (Aitziber Arzallus)

Elkarguneko kantxa nagusiak eskainiko dute gimnastek erakustaldia, 18:30ean hasita, eta herritar oro gonbidatu dituzte saiora. 

Zubiberri gimnastika erritmikoko kideek amaitzear duten sasoian landutakoa jendaurrera eramango dute bihar arratsaldean, Elkargunean eskainiko duen ikasturte amaierako jaialdian. 18:30ean izango da emanaldia, kiroldegiko kantxa nagusian. 

Ohiko moduan, taldeka nahiz banaka eskainiko dute ikuskizuna gimnastek, eta zintak, uztaiak, zein mazoak erabiliko dituzte koreografietan. Dozenaka umek parte hartuko dute bertan, haurren mailatik hasi eta beteranoenera artekoek. Herritar oro gonbidatu dituzte erakustaldira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide