Gipuzkoako karatearen harrobia, Elkargunean bat eginda

Andoni Elduaien

10:00etan hasita egin dute jaialdia Gipuzkoako hainbat karate eskoletako kideek, Elkargunean. Haurrek hainbat ariketa eskaini dituzte kantxako harmailetan bildu direnen aurrean.

Gipuzkoako haurren udaberriko jaialdia eskainiko dute gaur, igandea, Elkarguneko kantxa nagusian. 10:00etan hasi dira haurren zenbait mailatan aritzen diren neska-mutilen ikuskizunak. Gipuzkoa osotik etorritako karate klubetako ordezkarien bilgunea izan da Elkargunean, eta nola ez, Azkoitiko Kanku karate taldeko kideak ere Elkargunean izan dira. Aurrena, aurkezpenak egin dituzte, eta ondoren hasi dira kantxan jarri dituzten tatamien gainetik karatekak igarotzen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide