Gaizka Etxanizek irabazi du Etxalarko VII. Ardi Txakur Txapelketa

Ihintza Elustondo

Gaizka Etxaniz, atzo, Etxalarren, txapela aurrean duela. (Utzitakoa)

Azkoitiko artzaina izan da proban onena, Laster txakurrarekin 49 puntu eskuratuta. Harentzako izan da, beraz, txapela. 

Etxalarko (Nafarroa) VII. Ardi Txakur Lehiaketa jokatu zuten atzo, larunbata, eta Gaizka Etxaniz azkoitiarra izan zen probako garailea, Laster txakurrarekin. Honako hauek izan zituen lehiakideak saioan: Baigorriko (Nafarroa Beherea) Roger Jauretche, Izar txakurrarekin; Aldudeko (Nafarroa Beherea) Marzel Hualde, Umil txakurrarekin; eta Itsasuko (Lapurdi) Jean Paul Iriquin, Orai txakurrarekin. 

Lau lehiakideek hainbat proba egin behar izan zituzten txakurrekin, eta epaimahaiaren arabera, Azkoitiko artzaina izan zen onena. Guztira, 49 puntu batu zituen hark; 47 puntu eskuratu zituen Jauretchek; 46 puntu, Iriquinek; eta 45 puntu, azkenik, Hualdek. Azkoitiarrarentzat izan zen, beraz, Etxalarko Ardi Txakur Txapelketako txapela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide