Gipuzkoako karate eskolek jaialdia eskainiko dute bihar Elkargunean

Andoni Elduaien

Karatean aritzen den haur bat. (Pixabay)

10:00etan hasita egingo dute jaialdia Gipuzkoako hainbat karate eskoletako kideek. Haurren zenbait mailatako lehiak ikusi ahal izango dira Elkargunean.

Gipuzkoako haurren udaberriko jaialdia eskainiko dute bihar, igandea, Elkarguneko kantxa nagusian. 10:00etan hasiko dira haurren zenbait mailatan aritzen diren neska-mutilen ikuskizunak. Gipuzkoa osotik etorritako karate klubetako ordezkarien bilgunea izango da bihar Azkoitia, eta nola ez, Azkoitiko Kanku karate taldeko kideak ere Elkargunean izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide