'Denbora kapsulan' abestiaren bideoklipa aurkeztu du MIN taldeak

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 6a

Talde ezberdinetan aritutako Urola Kostako bost musikarik osatzen dute MIN taldea. Martxoan kaleratu zuen taldeak bere lehen lana, eta orain, disko horretako 'Denbora kapsulan' izeneko abestiaren bideoklipa aurkeztu dute.

Eskualdeko hainbat musikarik MIN izeneko taldea sortu zuten iaz, eta martxoan argitaratu zuten beren estudioko lehen albuma, euskal musikaren panoramari soinu geruza berri bat erantsiz. Space Rockaren atmosfera psikodelikoak eta grunge estiloaren gordintasun analogoa uztartuz, taldeak bidaia sentsorial bat proposatu du lan berriarekin.

Barne-minak, isolamendua eta unibertsoaren zabaltasuna jorratzeko asmoz, guztira, bederatzi abestiz osatutako diskoa kaleratu zuen MIN taldeak martxoan. Ordea, distortsio sakonetan eta melodia hipnotikoetan oinarritutako musika eskainiz, betiere. Diskoa kaleratu aurretik argitaratu zuten Haizea dabil izeneko abestiaren bideoklipa, eta orain, Denbora Kapsulan abestiarena aurkeztu dute publikoki. 

MIN taldea ondorengo bost kide hauek osatzen dute: Maite Martiarena abeslaria eta teklatu jotzailea (Perlak), Suharri Aranburu abeslaria (Trini Fox), Ibon Telleria baxu jotzailea (Ankhar), Jon Sarasketa bateria jotzailea (The Grace of Dionysus) eta Ion Brakamonte gitarrista (Voltaia). 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide