Kodaore judo taldeko kideek erakustaldia eskainiko dute bihar, ostirala, herriko plazan. 19:00etan hasiko dute haiek ikasturte amaierako saioa, eta ohi bezala, aurtengo ikasturtean ikasitako teknikak eta abileziak erakutsiko dizkiete herritarrei. Judo taldeko 50 bat lagun elkartuko dira biharko hitzorduan, klubeko ikasleek eta begiraleek lagunduta.