Ultraeskuinaren gorakada eta haren aurkako borroka aztertu dituzte AGAk antolatutako dokumental emanaldian

Andoni Elduaien

Ikus-entzunezko lana eskaini aurretik zenbait azalpen eman zituzten AGAkoek. (AGA)

Ultraeskuinak Europako hainbat herrialdetan izan duen gorakada azaltzen duen dokumentala ikusi zuten Baztartxora bertaratu zirenek, baita horren kontrako borroka zein den ezagutu ere.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta, Diario Socialista hedabideak ekoitzitako Munstroak sortzen direnean izeneko dokumentala ikusteko aukera izan zuten dozenaka lagunek atzo, asteazkena, Baztartxo antzokian.

Ikus-entzunezko lan horrek erakusten du Europako hainbat herrialdetan ultraeskuinak indarra nola hartu duen, eta era berean, horren kontrako borroka zein den azaldu. Baztartxora bertaratu zirenek nazioarteko militante eta ekintzaile antifaxisten zein kazetarien elkarrizketak ikusi zituzten, besteak beste.

Baztartxon bildutako herritarrak, dokumentala ikusten. (AGA)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide