Energiaz betetako saioekin amaitu dituzte Matadeiko Bebarruko Jardunek

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 2a

Pons taldea, ostiralean Matadeixen. (Ainhoa Beristain)

Ostiralean zein igandean bina emanaldi eskainita amaitu dituzte Bebarruko Jardunek Matadeixen. Pons eta Ruider4 musika taldeak zein Javier Barandiaran eta Ainhoa Alberdi sortzaileak izan dira azken asteburuko protagonistak.

Musika, antzerki eta performance artean bukatu dituzte udaberriko Bebarruko Jardunek Matadeixen. Izan ere, joan den asteburuan izan dira egitasmoaren azken emanaldiak, eta Pons eta Ruider4 musika taldeak zein Javier Barandiaran eta Ainhoa Alberdi sortzaileak izan dira protagonistak.

Ostiralean, Pons zein Ruider4 taldeen zuzenekoek girotu zuten Matadeiko aretoa, eta energiaz betetako emanaldiak eskaini zituzten biek ala biek. Igandean, berriz, oso bestelako bi saio izan ziren, musikak antzerkiari lekukoa emanda, J.B. Pedradasek ekoitzitako La fiesta fiesta antzezlana taularatuko zuten Barandiaranek zein Alberdik. Segidan, Alberdik berak taularatutako Ixa Bella Piztia dantza eta performance saioarekin agurtu zuten aurtengo udaberriko programa. 

Ruider4 taldearen zuzenekoa. (A.B.)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide